XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
emakume haiek albotik iragaten zitzaizkion batere kasurik egin gabe; haien golkorako, Havel nahasi egiten zen prozesio ajetsu bereko beste ur-zurrutari zurbil batzurekin.
- Ikusten duk?, hobeki hago
Egin behar duan bakarra hire janeurria begiratzea duk.
Zorionez pasealekuan hirekin topatzen diren gaixoak emakume zaharregiak dituk eta gaixoegi zeudek hi artegatzeko, eta horiek dituk hiretzat kondiziorik hoberenak, lasaitasuna behar duk-eta.
Havelek praka barrutik sartu zuen alkondara; zutik zegoen, konketa gaineko ertz batean zintzilikatutako zegoen ispilu txiki baten aurrean, eta desgogara egiten zion so bere aurpegiari.
Gero esan zuen oso triste:
- Ez dun arrazoirik.
Ongi ohartua naun atsoen gehiengoaren ondoan emakume aski politen gutxiengo bat ibiltzen dela pasealekutik.
Txarrena dun begiratu ere ez didatela egin.
- Guztia sinestuko banik ere, hori ez nikek sinestuko
Gero norbaitek jo zuen atea.
Frantziskak erdi-ireki zuenean, makur-makur eginik agur egin zuen gizon gazte eder baten burua azaldu zen.
- Hara, zu zara!
Zeharo ahaztuta nengoen!